Ordiziako Gure Esku Dagok Ehuntze Festa antolatu du biharko
Ordiziako Gure Esku Dago ekimenak bigarren Ehuntze Festa antolatu du bihar arratsalderako. Bertan, oihalak josteaz gain, ekainaren 21eko jaialdirako sarrerak eta kamixetak ere salgai jarriko dituzte.
Herriko plaza nagusian egingo dute jaialdia, 19:00etan hasita. Besteak beste, Burrunbazale Txaranga, Mertxe Aizpurua ipuin kontalariak eta dantzariak izango dira bertan. Botaik! taldeak kontzertua ere egingo du. Bestalde, ekainaren 21ean Donostiako Anoeta estadioan egingo den ekitaldirako sarrerak ere salgai izango dira. Bihar erosi ezin dituenak, Mujika liburudendan eta Olano tabernan ere izango du horretarako aukera.
Urretxu-Zumarragan
Urretxun eta Zumarragan ere salgai daude Anoetako jaialdirako sarrerak eta kamixetak. Areizaga-Kalebarren plazan postua jarriko dute, astegunetan (19:00-21:00) eta larunbatetan (12:00-14:00). Apain, Batzoki, Berit, Buhame, Korta eta Motz tabernetan eta Ederrena pilotalekuan ere izango dira.